Peio Etxebarriak lehenengoz jokatuko du final bat gorengo mailan, egin dio peñari 22-15. Aurreko bi urteetan atarian geratu ondoren , Peio Etxebarriak atzo hainbeste desiratzen zuen helburua: gorengo mailako final baterako sailkatzea. Partida ez zan hain ondo hasi Peiorako, presaka ardun zuen bere lehenengo tantoak eta peñak aldertxo bat ateratzen zion Peiori orokorren 3koa. Markagailuak erakutsi arren, Peña II.ren aurpegiak neke zantzu handiagoak erakusten zituen eta deigarria zen ordurako bi atsedenaldi eskatu izana. Etxebarria nahi bezala iritsi zen bigarren atsedenaldi luzera: 18 eta 12. “Banekien hortzak estutzea garrantzitsua zela eta halako tanto sorta hain azkar egiteak lagundu egiten dit” atortu zuen Etxebarriak.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude