Jon Ander Peñak hirugarren postua eskuratu du Jaka gainditu ondoren (19-22)

Markagailuan 6 eta 15 aurreratu zen Peña, baina partida hemeretzira berdintzea lortu zuen Jakak. Tolosako aurreraliak garaipena lortu zuen azken hiru tantoak lortuta.

Jon Ander Peña 2023ko Lau eta Erdiko txapelketako podiumera igoko da datorren Igandean. 19 eta 22 gainditu zuen Erik Jaka Zumarragako frontoian atzo arratsaldean jokaturiko partidan. Hasieran partidua oso berdindua joan zen, hala ere, Jon Ander Peñak tartea irekitzea lortu zuen bosgarren tantutik aurrera. Lizartzakoak min egin zion sakearen bidez Peñari eta hemeretzi tantora berdintzera lortu zuen . Gainera, txapelketa hirugarren postuan amaitzeak, hurrengo urtean final laurdenetako sailkatze fasean txapelduna ekiditzea ekarriko dio Peñari. Aldi berean, aurtengo finalisten batek lesioren batengatik ezin badu jolastu, berak jolastuko luke.

Hurrengo Igandean ospatuko da Lau eta Erdiko txapelketako finala Bilboko Bizkaia frontoian. Zortzigarren finala izango da Jokin Altunarentzat eta Lau eta Erdikoan lehenengoa Peio Etxeberriarentzat.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude