Guri buruz.

Gu DBH4-ko digitalizazioko ikasleak gara, Beñat, Adam, Enai eta Aiert, eta Jon Ander Peñari buruzko webgune bat egiteko asmoa dugu. Gu pelota zaleak gara eta ikusi dugu Peñari buruzko webgunerik ez dagoela. Ideia ona iruditu zaigu berari buruzko webgune bat egitea. Berari buruz gehiago jakiteko galdera sorta bat bidali diogu.

Webgune honetan, Peñaren hasierako urteak, txapelketak, bere iritzia… jarriko ditugu. Hasierako urteetan atalean, bere hasierako urteetan ze txapelketa ze bioketerekin jokatu zuen jarriko dugu. Txapelketa atalean, bere txapelketei buruz hitzegingo dugu, ze final jokatu dituen eta zenbat txapel irabazi dituen. Bere iritzia atalean egingo dizkiogun galderen erantzunak eta bere iritzia jarriko dugu, adibidez ze pelota mota gustoko dituen, binaka edo binaka jokatzea gustatzen zaion…

Gure helburua Peña bezalako kirolariei buruzko webguneak egitea da. Eta bide batez, Kaixomundua txapelketako partaideak izatea da.