Jon Ander Peña, umeetan hasi zen pelotan ibiltzen, Hirukide (Herrikide) eskolan ikasten zuen. Txikitan, bere aitak, Anizeto Lazakanok eta Salvador Bergarak entrenatzen zioten, ez zuen pentsatzen txikitan profesionala izatea lortuko zuenik, ametsa besterik ez zuen. Bere idoloak Aimar Olaizola eta Abel Barriola ziren.
Txikitan txapel asko irabazten zituen errex egiten zitzaizkiolako eta handia egiten zihoala zailagoa jartzen zitzaizkion txapelak irabaztea.Gazteetan bikote bezela Mikel Iturbe, Gorka Mendia, Ioritz Egiguren eta Beñat Garmendia zituen. Orain, Aimar Olaizolak, Pablo Berasaluzek eta Unai Apaiztegiak entrenatzen diote. Afizionatuetara iritsitakoan, Zaldibar Laudio Burlada eta Logroñoko txapelketak irabazi zituen.
Banaka eta binaka jolasten du, baino binaka gustoko du jolastea. Berarentzako Banakako (Frontoi guztikoa) txapelketa izan da zailena. Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxeari irabazteak egin zion ilusio gehien. Bere enpresako pilotariekin, Tolosan eta Beasainen entrenatzen du.
Gehien gustatzen zaizkion pelotak pisutsuak eta ez oso biziak dira. Eskuetatik, orain, nahiko ondo dabil baina profesionaletan oso gaizki ibili zen lehen bi urtetan.